Tokiko espeziekin birlandatu dute Ihuda ibaiaren tarte bat

Erredakzioa 2021ko mar. 17a, 13:52

URA agentziak tokiko espeziekin birlandatu du Ihuda ibaiaren tarte bat, Berantevillatik igarotzean. Esku-hartzearen inbertsioa 4.700 eurokoa izan da.

Jarduketa otsailean gauzatu da, EAEko Mediterraneoko arroetan Uraren Euskal Agentziaren jabari publikoa lehengoratzeko eta kontserbatzeko lanen esparruan. Ibai tarte batzuetan landaretza urria zela hauteman ondoren egin da.

Gainera, eremu bereko beste jarduketa bat aprobetxatuz, landaketa luzatzea erabaki dute, ibaiertzeko landaredi-dentsitate handiagoa emateko inguruari.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago