Iruditan

Porrurik lodienak, Larrazubin

Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 10:00

Josu Santamaria, LarratEko, ortu ekologikoko jabea, porruekin. LARRATEKO

Lantarongo Larrazubin kilo bat eta bi kilo artean dituzten porruen uzta lortu du Josu Santamaria nekazari ekologikoak. Herrian lantzen duen LarratEko baratzean modu organikoan hazitakoak dira porruak, bertako gainerako barazkiak, lekaleak eta frutak bezala. Bizkaian kontsumituko dira LarratEko ortuko porru erraldoiak, hain zuzen Bilboko Sustraiak Catering taldeko sukaldarientzat joan baitira, eta bertako bezeroek dastatu ahal izango dituzte sukaldari horiek prestatzen dituzten errezeta bikainetan. Uzta arrakastatsuaren sekretua bi esalditan laburbildu du Josu Santamariak: "Urarekin eta simaurrarekin ez dago galtzen den uztarik". "Sakon aitzurtu, bota zaborra eta pikutara bidali nekazaritzako liburuak".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago