Laburbiraren XVII. edizioan bederatzi film labur dira urte honetako protagonistak, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak. Hauetariko batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak dira eta ikusleen artean arrakasta handia izan zutenak, besteak beste, Anti, Pil-pil eta Harria herria film laburrak.
Emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, izan ere zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Hauetariko batzuk hasiberriak badira ere, badaude eskarmentu handiko sortzaileak ere.
Ostiral honetan, abenduaren 4an, 19:00etan, Gaubeako udal zineman proiektatuko dira. Ondoren, Janire Etxabe zuzendariaren aurkezpena izango da.