Ekonomia feminista aztertuko du Añanako Berdintasunaren IV. topaketak

Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 15:49

Carmen Castro ekonomialari feminista eta ekintzaile soziala gonbidatu dute eztabaidara.

Langraiz Okako gizarte etxean izango da Añanako Berdintasunaren Topaketaren laugarren edizioa, hilaren 24an, larunbatean. Ekonomia feminista izango da jardunaldiaren ardatz nagusia; eta Carmen Castro Garcia ekonomialari feminista eta ekintzaile sozialak zabalduko du eztabaida. 12:00etan hasiko da Castroren hitzaldia, Ekonomia feminista. Bizitzaren jasangarritasuna pandemiatik birpentsatzea titulupean.

Ordu bete beranduago, 13:00etan, Raquel Imaz eta Isabel Aisa Oihulari Klownen eskutik, topaketaren Clownclusioak aurkeztuko dira.

Halaber, LAIA Eskolak Añanan 2020-2021 ikasturtean izango duen programazioaren aurkezpena egingo du  Arabako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren zuzendari Nerea Melgosak.

Topaketan parte hartzeko asmoa dutenek asteartea baino lehen izena emateko eskatu dute antolatzaileek, Covid-19agatik ezarritako protokoloak gomendatutako segurtasun eta higiene-neurriak bete ahal izateko. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide