Langraiz Oka eta Gasteiz arteko goizeko trena kendu du Renfek

Erredakzioa 2020ko ira. 17a, 11:00
Udaletxe aurreko autobus-geltokitik aterako da taxia. ALEA

Taxia jarriko du Udalak, doan, herritarren eskura, goizeko autobus zerbitzua indartzeko.

Langraiz Oka eta Gasteiz lotzen zituen 7:37ko trena behin betiko kenduko duela jakinarazi du Renfek. Hartara, langraiztarrek goizeko lehen orduan Arabako hiriburura garraio publikoan joateko duten aukera bakarra da Arabako Foru Aldundiaren autobusa. Zerbitzu hori 6:55ean eta 7:09an ateratzen da Langraiz Okatik; eta 7:22an eta 7:24an iristen da Gasteizera, hurrenez hurren.

Dena den, tokia aldez aurretik ziurtatzeko ezinbestekoa da txartela aldez aurretik eskuratzea www.araba.eus/alavabus webgunearen bidez. Hala ere, udalerriko bizilagunik ordutegi horietan plazarik gabe gera ez dadin, Langraiz Okako Udalak erabaki du bederatzi plazako udal taxia jartzea erabiltzaile guztien eskura, doan. Taxi hori 07:09an aterako da, udaletxearen aurreko autobus-geltokitik, Aldundiaren autobusetan lekurik gabe geratzen diren erabiltzaileak eramateko.

Gainera, Udala gestioak egiten ari da Renferekin, kendu den goizeko trena berreskuratzeko eta Langraiz Oka eta Gasteiz lotzen dituen trenen joan-etorria hobetzeko, herritarrentzat "funtsezkoa" dela uste baitu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide