Uxama Barcan barrena

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2020ko eka. 28a, 12:12

Paquita Saenz de Urturi arkeologo ezagunaren eskutik, Lastrako Kastroetara bisita gidatua egin dute, Arabako Arkeologia Institutuak antolatuta.

Gaubean, Karanka herriaren gainean, Brontze Arotik okupatuta egon den eremu menditsua ezagutu dute bisitariek. Luze eta zabal azaldu dizkie Saenz de Urturik Erdi Arora arte zergatik  eta nola izan zen bizileku mendi hori, eta zer giza-talde egon ziren bertan. Bisitan aipatu dutenez, erromatarren aurreko garaiko autrigoien Uxama Barca hiri garrantzitsua izan zen bertan. "Maria Lurdes Albertos filologoaren arabera, izen indoeuroparra duen gotorleku baten aurrean gaude: 'uxama' hitzak garaiena esan nahi du, eta 'barca' euskararen ibarra hitzetik dator", azaldu du arkeologoak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago