Tresponden posta zerbitzuaren gabeziak salatu dituzte

Erredakzioa 2020ko ekainaren 18a

Jundizko Correos enpresako eraikina.

Administrazio Batzarrak dio lau eta sei asteko atzerapenez jasotzen dituztela gutunak.

Arabako landa eremuan Correos enpresa ematen ari den zerbitzua "negargarria" dela salatu du Trespondeko Administrazio Batzarrak. Adierazi dutenez, lau eta sei asteko atzerapenez jasotzen ari dira gutunak herrian, eta azken asteetan gainera arazoak "biderkatu" dira. Enpresa egiten ari den murrizketak eta "antolaketa txarra" dira, batzarraren ustez, arazoaren iturburua; gero eta lan-zama handiagoa paratzen ari baitira langileen bizkarrean.

Hori dela eta, konponbide bat eskatu dute bizilagunek, eta gogorarazi dute "kalitatezko posta-zerbitzu unibertsala jasotzeko eskubidea" dutela eta komunikazioak astelehenetik ostiralera, egunero, banatzeko araua ezartzen duela legeak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago