Serengetikoak diruditen arren, Arabako larre batean hartutakoak dira irudiok, Gaubeako Karanka eta Fresneda herrien artean dauden lursailetan hain zuzen. Gaixorik zirudien behiaren gainean ibili dira dozenaka sai bi egunez, aberea guztiz desagertu arte. Airetik, "eguneko menuaren" ikuspegi ezin hobeak dituzte saiek eta berrogeitik gora kilometrora dagoen gorpu bat ere ikus dezakete. Goiz osoa harrapakinaren gainetik planeatzen ibili ondoren, arratsaldeko lehen orduan eraso egin diote eta minutu gutxian inguruko zuhaitzak eta larreak saiez bete dira. Gehienak bere txandaren zain egon dira, baina beste askok hilotzaren inguruan borrokatzen eman dituzte orduak. Araban, azken erroldaren arabera, 518 sai-bikote dago eta talde handiena Valderejon dago.
Argazkiak: PHOT.OK