Mapas Pirenaicos sailean ohikoa den bezala, zehaztasun handiz jaso ditu Sua Edizioak argitaletxeak Valderejoko parke naturalaren ibilbide homologatu guztiak, eta halaber, ibar txikiaren mapa berritu dute.
Araban, Gaubea haranean barrena eta Burgosko Montes Obarenes-San Zadornil eremuan zabaltzen da Valderejo ibarra, naturaren eta paisaiaren aldetik eremu zoragarria. Miguel Angulo kartografo ospetsua da mapa berriaren egilea.