Frankistek hildako hiru lagun gogoratuko dituzte La Tejerako hilobian

Erredakzioa 2019ko ira. 5a, 18:42
La Tejerako oroitarrian egingo dute ekitaldia, larunbatean. PHOT.OK

Primitivo Fernandez de Labastida, Monica Barron del Val eta Florentino Garcia omenduko dituzte larunbatean, 12:30ean.

Primitivo Fernandez de Labastida, Monica Barron del Val eta Florentino Garcia Valenciaren gorpuzkiak 2010. urtean atera zituzten La Tejera mendateko bide bazterreko zulotik. Ordutik, urtero, fusilatutako nekazarien senitartekoak eta lagunak bertan biltzen dira. Datorren irailaren 7an, Ahaztuak elkarteak deituta, omenaldia egingo diete, 12:30ean.

Gesaltza Añana eta Padul herriak lotzen dituen errepideko bihurguneari  El hoyo de los muertos esaten zioten añanarrek; ageriko sekretua zen bertan hiru pertsona hil eta hilobiratu zituela Tuestako eta Bovedako erreketeen talde batek, 1936ko irailaren 3an. Toki horretan, errepide bazterrean egun oroitarri bat dago, beti lorez apainduta; frankismoaren hiru biktima hauek gogoratzen ditu harriak eta hilketa lazgarriaren historia jasotzen du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide