Movistarrek bakartu dituela salatu dute Komunioin

Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 12:54
Komunioi herrian telefono eta internet konexiorik gabe daude.

Berrogeitik gora lagun telefono eta internet gabe daude uztailaren hasieratik. 

Komunioi herriko berrogei bat bizilagunek gutun bat sinatu dute, Movistarrekin dituzten arazoak salatzeko. Izan ere, iragan uztailaren 11n telefono eta internet sarea eten zuen enpresak, eta oraindik ez dute zerbitzua berreskuratu: "Movistarrek eman duen azalpen bakarra da zonaldean matxura bat dagoela. Hirian biziko bagina horrelako egoerarik ez zela emango pentsatzeak haserretu egin gaitu".
Komunioiko bizilagunek azaldu dutenez, Movistar da inguru horretan internet eta telefono konexioak eskaintzen dituen enpresa bakarra eta oso zerbitzu eskasa ematen ari da: "Ohituta gaude sarritan hogeita lau orduz zerbitzurik gabe egotera".
Bestalde, azken egunotan arazoak biderkatu dira; ekainaren 23an eta uztailaren 1ean hogeita lau orduz egon ziren zerbitzurik gabe, eta uztailaren 11tik bakartuta daude: "Bizilagunek ezin dute deirik jaso ezta egin ere, esate baterako medikuarekin kontsultak egiteko; alarmak ezin dira segurtasun enpresarekin konektatu, tele-asistentzia zerbitzua ezin da erabili…".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide