Nordic Walking jaialdia ospatu dute

Erredakzioa 2019ko uztailaren 13a

Zortzi kilometroko ibilaldia egin dute hirurehun lagunek Uribarri Gaubeatik Villanañeko Varonatarren dorretxera.

Euskal Herriko hirurehun kirolari inguru bildu dira larunbat goizean Uribarri Gaubean. Aurretik izena emana zuten Nordic Walking Euskal Herriko guneen jaialdian parte hartzeko. Goizeko 10:00etan banatu dira dortsalak, eta pixka bat berotu ondoren, abiatu dira Villanañe herriko Varonatarren dorretxera; handik berriro itzuli behar ziren Gaubeako hiriburura.

Adin guztietako jendea bildu da ekitaldian, eta zortzi kilometroko ibilaldia arazorik gabe amaitu dute guztiek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago