Urteurren bikoitza ospatuko dute Gatz Haranean

Erredakzioa 2019ko uzt. 12a, 15:55
Gatz Haranean ospakizunetan dabiltza. PHOT.OK

'Gatz Haranaren oroitzapenak' izeneko argi eta soinu ikuskizuna egingo dute larunbat honetan gatzagetan. 90 sarrera soilik geratzen dira.

Añanako Gatz Harana ospakizunetan dabil. Gatzagak berreskuratzeko lanak hasi zirenetik hogei urte bete dira, eta gainera, duela hamar urte sortu zen Gatz Harana Fundazioa. Ospakizun horietarako, ekitaldi ugari antolatu dituzte herritarrek; larunbat honetan hasiko dira ospakizunak, Gatz Haranaren oroitzapenak izeneko argien eta soinuen ikuskizunarekin. Gesaltza Añanako Gatz Haranaren bilakaera historikoa antzeztuko dute herritarrek.

Uztailaren 22an, berriz, gatz uztaren hasiera ekitaldia izango da, eta sukaldari ospetsu batek parte hartuko du horretan. Halaber, irailean, gatza biltzen amaitzen dutenean, gazkinek uztaren amaiera ospatzeko ekitaldia antolatu dute, eta komunitateko "jaun" berri bat izendatuko dute.

Ekitaldi horiezaz gain, Historia de la Comunidad de Caballeros Herederos de las Reales Salinas de Añana izeneko liburua aurkeztuko dute hurrengo hilabeteetan, eta Gatz Haranaren web orria berrituko dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide