Arratsaldeko 14:00ak aldera Sobron herriaren inguruko basoetan piztu den sutea kontrolpean dute suhiltzaileek. Arabako lau parkeetako –Langraiz Oka, Espejo, Guardia eta Kanpezu– suhiltzaileak lanean izan dira bertan, baita Miranda de Ebroko (Burgos) suhiltzaileak ere. Ur-hegazkin bat eta lau helikoptero hurbildu dira sutea itzaltzen laguntzeko.
Sobrongo urtegia ondoan izateak sua itzaltzen lagundu du.
Hasiera batean, Sobrongo zentral hidroelektrikoa babesteko neurriak jarri behar izan dituzte suhiltzaileek, eta gainera, Sobron eta Burgosko Tobalina Harana lotzen dituen A-2122 errepidea itxi behar izan dute.