Zuntz optikoaren obrek eragin ditzaketen kalteak bere gain hartuko ditu Telefonicak

Erredakzioa 2019ko eka. 6a, 10:21
Egungo azpiegiturak erabiliko dituzte zuntz optikoa zabaltzeko. UAGA

Arabako Haranetan zuntz optikoaren kable-sarea zabaltzen ari dira; Telefonicak kexak jasotzeko telefonoa eta e-mail jarri ditu.

Hurrengo egunetan Armiñonen, Manzanosen, Rivagudan eta Arabako Haranetako beste zenbait herritan zuntz optikoaren kable-sarea zabaltzen hasiko da Telefonica. Obrak direla eta aurreikusitako kalteak arintzeko asmoz kexak aurkezteko eredu bat prestatu du enpresak, eta telefono bat zein helbide elektronikoa prestatu ditu horiek jasotzeko. 

Telefonicak azaldu duenez, kable-sare berria egun dauden azpiegiturak erabilita zabalduko dute, zutoinetako aireko lineak erabilita edo kanalizazioetan batik bat nekazaritza lurretan. Kanalizazioetan egin behar diren konponketek edo zutoinen aldaketek eragin dezaketen kalteak bere gain hartuko ditu enpresak, eta gainera, labore lurrak okupatu behar baldin badituzte gastua ere ordainduko dute.

Edozein arazo izanez gero, 945-27 46 27 telefonora deitzeko aukera izango dute kaltetuek edota despacho_pex_alava@elecnor.com e-mailera idatzi beharrezko datu guztiak emanez.

Arabako Haranetako herrietan zuntz optikoaren zabalpena Arabako Foru Aldundiak aurten martxan jarri duen Araba Konektada planaren barruan dagoen proiektua da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide