Sute batek sei karabana kiskali ditu Nuvillako kanpinean

Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 10:12
Suhiltzaileek ordu bete behar izan zuten sutea itzaltzeko. @bomberosAraba

Pobesetik hiru kilometrora dagoen El roble verde kanpinean izandako ezbeharrak kalte material handiak eragin ditu.

Sei karabana guztiz kiskali dira eta hainbat bungalow kaltetu ditu, astelehenean goizean, El roble verde kanpinean gertatutako suteak. Ordu horretan bertan zeuden hogeita hamar bat lagun ere aterarazi behar izan zituzten suhiltzaileek, baina ez da inor kalteturik gertatu. 

Nuvillako herritar batek ohartarazi zuen, goizeko lehenengo orduan, sua zegoela inguruan, eta Espejoko suhiltzaileak berehala iritsi ziren Pobesetik lau kilometrora dagoen kanpinera. Ordu bete behar izan zuten suhiltzaileek sua itzaltzeko eta ingurua bermatzeko; izan ere, hainbat butano-botila eztanda egin zuten sutean, eta sugarrak propano-biltegira iristeko arriskua zegoen.

Nuvillako El roble verde kanpina orain dela hamar bat urte zabaldu zuten, eta batik bat karabanak eta bungalowak urte osoan erabiltzen dituzten familiak jasotzen ditu. Hain zuzen bisitari finkoen zonaldea da suak kaltetu duen espazioa. 

Lehen hipotesien arabera, karabana batean sortu zen sua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide