Prest da Nazioarteko Boilur Beltzaren Azokaren laugarren edizioa

Erredakzioa 2019ko urt. 17a, 09:39
Stand ugari izango dira Ribabellosan, urtarrilaren 20an. PHOT.OK

Urtarrilaren 20an ospatuko da Ribabellosan; Eslovenia da herrialde gonbidatua.

Arabako IV. Boilur Beltzaren Nazioarteko Azoka ospatuko dute urtarrilaren 20an, igandean, Ribabellosan. Urtero bezala, boilur beltzaren inguruan eredu den herrialde bat gonbidatu dute azokara, bere esperientziaren berri emateko. Kasu honetan, Esloveniako ordezkariak izango dira 10:45ean egingo den hitzaldiaren protagonistak. Ondoren, 11:30ean, gizartetxean, boilur beltzarekin egingdako produktuen dastaketa egingo da; eta ordu erdi beranduago egingo dute boilurraren bilaketaren erakustaldia txakurrarekin.

Halaber, azoka eremuan izango dira boilur beltzaren stand ugari; horietan boilur beltza erosi edo produktuaren ezaugarriak eta kozinatzeko erak ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, 13:00ak aldera show-cooking bat egingo dute bertan.

Ribabellosako tabernak ere batu dira azokara eta boilur beltzarekin eginiko pintxoak prestatu dituzte iganderako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide