Komunioiko kartelaren euskarazko izena ezabatu dute

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2018ko aza. 30a, 12:29
Komunioiko kartelaren euskarazko izena ezabatu dute. KOMUNIOIKO KONTZEJUA

Batzar Administratiboak eta ehun bat bizilagunek salatu dute euskararen kontrako erasoa.

Herriko sarrerako kartelean euskaraz idatzitako izena ezabatu dutela salatu dute Komunioiko Batzar Administratiboak eta ehun bat bizilagunek. "Gure herriaren izena eraso dute eta baita gure hizkuntza ere, are gehiago gure jarrera beti elkar errespetatzea izan denean. Komunioin soberan daude halako ekintzak eta jarrerak".

Komunioiko herritarren ustetan "paradoxikoa" da Euskaraldiarekin batera hau gertatzea, eta nabarmendu dutenez, erantzun aproposena "gure hizkuntza erabiltzea eta seinaleari jatorrizko itxura itzultzea izango da". 

Ezabaketa gehiago

Komunioin bezala, Añanako beste hainbat tokitan agertu dira azken egunetan herrietako euskarazko izenak erdi-ezabatuta, hala nola Subijana-Morillasen Kuartangoko eta Karkamuko noranzkoak markatzen dituzten kartelak edo Karkamu herriko sarreran dagoena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide