Garoñako zentrala 2012. urtean itxi zuten arren buruhauste ugari eragiten ditu oraindik. Zentralaren jabeek aldebakarreko erabakia hartu zutela argudiatuta, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak 18,4 milioi euroko isuna ezarri zien 2014. urtean. Nuclenorrek eta Enresak erabakiaren aurrean helegitea jarri zuten, baina Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko auzi gelak ebatzi du "arau-hauste oso larria" egin zutela Garoñako jabeek, eta berretsi du zigor ekonomikoa. Atzo jakinarazi zuten epaia.
Enpresek "arrazoi teknikoak eta segurtasunekoak" eman gabe itxi zuten zentrala, Lehiaren Espainiako Batzordearen arabera; halaber, "aldebakarreko erabakiak" kalte handia ekarri zuela eta enpresek "bidegabeko etekin ekonomikoa" lortu zutela nabarmendu zuen Batzordeak. Gorenak argudio horiekin bat egin du.