Argi indarraren etengabeko mozketak salatu ditu Udalak

Erredakzioa 2018ko urr. 29a, 11:15
Gaubeako Udalak Iberdrola salatu du. ALEA

Azken hamabost egunotan argi mozketak eta tentsio-jaitsierak jasaten ari dira Gaubean.

Ezohiko udalbatza deitu dute asteartean Gaubean, azken hamabost egunetan udalerriko biztanleak jasaten ari diren etengabeko argi mozketak eta tentsio-jaitsierak salatzeko. Arazo larriena urriaren 14an gertatu zen; egun horretan udalerria osatzen duten 28 herrietatik erdiak eta La Dehesa industrialdeko enpresak argirik gabe geratu ziren zortzi orduz. Gainera, asteburu honetan, Gaubeako herri gehienetan etengabeko argi mozketak eta tentsio-jaitsierak pairatu dituzte, gauez zein egunez. 

Juan Carlos Ramirez Escudero alkateak salatu du Iberdrolak ez duela inolako azalpenik eman orain arte. Biharko ezohiko udalbatzan aurkeztuko duten mozioan energia enpresari exijituko diote arazoak berehala konpontzeko eta kaltetuen erreklamazioak erantzuteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide