Añanan da Basque Expedition Raceren bigarren edizioa

Erredakzioa 2018ko urr. 13a, 10:07
Egun eta gauez egiten da proba. BASQUE EXPEDITION RACE

Orientazio probak korrika, kayaka, trekkinga, mendi bizikleta eta rappela uztartzen ditu probak.

Villanañeko Baronatarren dorretxetik abiatu da Basque Expedition Race probaren bigarren edizioa eta Espejon amaituko da astelehenean. Hurrengo hiru egunetan Europa osoko kirolariek osaturiko 40 talde lehiatuko dira probak dituen hiru espezialitateetan. Raidaren sail ofizialean taldeak mistoak dira eta hamahiru ekipo lehiatzen ari dira, horien artean Euskal Herriko bi laukote: Udaberri Sopels BetiBilbo eta Euskal Raid-Aralar Kirolak. 

Natura eta lehia uztartzen dituen diziplina askotariko eta iraupen luzeko kirola da raida, eta astelehenera arte Gaubean eta Añanako Kuadrilla inguruko udalerritan izango dira kirolariak. ibilbidea hasiera batean isilpekoa da, eta proba hasi baino minutu batzuk lehenago banatzen zaie taldeei lasterketaren mapa. Astelehenen rratsaldean, amaituko da proba, barontarraren dorretxean.

2016. urtean egin zuten I. Basque Expedition Race. Hiru egunean Bizkaiko 32 udalerritatik igaro zen. Aitor Otamendi oñatiarrak irabazi zuen Basque Expedition Race lasterketaren lehenengo edizioa hiru kataluniarrekin batera osatutako taldean. 

Informazio gehiago, antolatzaileen webgunean: Basque Expedition Race.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide