2019ko lehenengo hiruhilekoan irekiko dute Berantevillako saihesbide berria

Erredakzioa 2018ko ira. 19a, 17:13

Berantevillako saihesbide berriaren obrak. AFA

N-124 errepidea hobetzeko eta Berantevillako saihesbidea egiteko lanak 2017ko udaberrian hasi ziren.

Arabako Foru Aldundiak iragarri du 2019ko lehenengo hiruhilekoan irekiko dutela Berantevillako saihesbide berria; era horretan, N-124 errepidearen Arabako zatiko bi bidegurutze arriskutsuenak desagertuko dira: errepide hori Berantevilla herriarekin eta Lacorzanilla industrialdearekin lotzen duen bidegurutzea, eta errepide horretatik AP-68 autobidera eta Miranda de Ebrora iristeko sarbidea. 20 milioi euroko inbertsioa du obrak.

N-124 errepidea hobetzeko eta Berantevillako saihesbidea egiteko lanak 2017ko udaberrian hasi ziren, eta dagoeneko amaitu dute lurrak mugitzen eta zapaltzen, Ihuda ibaiaren gaineko zubiak egiten, N-124 errepidetik AP-68ra eta Berantevillara sartzeko mailen arteko lotura egingo duen egitura eraikitzen, eta saihesbideak herrian izango dituen goiko eta beheko pasabideak egiten. Horrez gain, asfaltatu berri dute  N-124 errepidetik Lacorzanilla industrialdera sartzeko bide berria.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago