Gatza bildu eta biltegiratuko dute larunbatean, jai giroan

Erredakzioa 2018ko ira. 14a, 16:51
Gatza biltegiratuko dute bihar Gesaltza Añanan. PHOT.OK

Gatzaren Biltegiratzearen Jaia ospatuko dute bihar goizean, eta Angel Fernandez de Retana izendatuko dute gazkinen komunitateko kide berria.

Urtero bezala, Gesaltza Añanan, gatzaren biltegiratzea ospatuko dute, larunbat hontan. Gatz egileen lana gertutik ezagutzeko aukera bikaina da. Hona hemen egitaraua:

11:00 Gesaltza Añanako Oinordekoen Komunitateak gatza biltegiratzeko deia egingo du.

12:00 Biltegiratzea egiteko, gazkinen taldeak osatuko dira.

12:30 Gatz Haraneko gatz biltegietarantz irteera, eta biltegiratzeari buruzko azalpena.

Gesaltza Añanako Oinordekoen Komunitateko jaun berriaren izendapena, Angel Fernandez de Retana Martinez.

Gazkinen kantuak, eta kalejira herriko biltegietara.

13:30 Gesaltza Añanako dantzak, herriko plazan.

14:00 Pintxoak.

18:00 Tomatina. Tomateen erakusketa eta lehiaketa.

20:00 Kontzertua.

21:00 Tomatina-epaimahaiaren erabakia eta aurkeztako aleen dastaketa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide