Garraiolari bat larri zauritu da AP-68an, kamioia iraulita

Erredakzioa 2018ko abu. 29a, 12:50
Erretxina zeraman kamioia irauli egin da Erriberabeitian, AP-68an. @BomberosAraba

Erriberabeitian jazo da ezbeharra, erretxina zeraman kamioia bidetik irten eta irauli egin denean. 

Kamioilari bat larri zauritu da gaur goizean, Erriberagoitian, AP-68 errepidean Bilboko noranzkoan, kamioia iraulita. Gai arriskutsuak zeraman kamioia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

10:00ak aldera jazo da lan istripua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, erretxina zeraman kamioia bidetik irten eta irauli egin denean. Arabako Foru Suhiltzaileak istripuaren lekura hurbildu dira, eta zauritutako garraiolaria artatu ondoren isuria geldiarazten saiatu dira. Kamioilaria larri zauritu da, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide