Erriberabeitiko Udalak Berdinsarean sartzea eskatu du

Erredakzioa 2018ko uzt. 26a, 10:28

Hilketa matxista salatzeko Ribabellosan egin zuten elkarretaratzea. ALEA

Gasteiz, Laudio, Amurrio, Aiara, Zuia eta Zigoitia dira egun sareko kide.

Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indakeriaren aurkako Euskadiko udalen sarean sartzeko eskaera luzatuko dio Erriberabeitiko Udalak Eudeli, uztailaren 19an, udalbatzako azkeneko osoko bilkurak erabaki bezala.

Berdinsarearen helburu nagusia tokiko gobernuen bidez kudeatutako programak eta zerbitzuak sustatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea da. Gaur egun, sarea osatzen duten Arabako udalak hauek dira: Gasteiz, Laudio, Amurrio, Aiara, Zuia eta Zigoitia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago