Gazte bat larri zauritu da motor istripu batean

Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 18:56

Argazkia: Sergio Beltrán

28 urteko gaztea, Sobron ingurutik helikopteroan eraman dute Gasteizko Santiago ospitalera.

Gaur eguardian, Lantarongo A-2122 errepidean, Mirandatik Sobronera bidean, gazte bat errepidetik atera eta zauri larriak jasan ditu Eusko Jaurlaritzako Seguratasun Sailak aditzera eman duenez.

Suzuki GS 500 tamaina handiko motorraren gidariak, oraindik aztertzen ari diren arrazoiengatik, motorraren kontrola galdu eta istripu larria izan du. Larrialdi zerbitzuek helikopteroan eraman dute zauritua Gasteizko Santiago ospitalera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago