Oporrak Bakean jaia ospatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2018ko uzt. 20a, 07:00

2016an Zuhatzu-Kuartangon izan ziren umeen irudia. PHOT.OK

Ume sahararrek uda igaroko dute, aurten ere, Kuartangon.

Larunbat honetan, uztailaren 21ean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Oporrak Bakean jaia ospatuko dute, Zuhatzu-Kuartangon. Oporrak Bakean ekimenari esker, Euskal Herrian uda pasatzen ari diren ume sahararrei zuzendutako egitaraua prestatu dute, eta hurrengo asteetan haiekin izango diren familiek eta zaintzaileek era parte hartuko dute.

11:00etan hasiko da Oporrak Bakean jaia. Ekitaldi instituzionalean Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzelezek parte hartuko du. Ondoren, txalaparta tailerra, eta dantza ikuskizuna egingo dira, eta herri bazkaria. 16:00etan Oliver magoak hartuko du txanda, eta 18:00etan hasiko da apar festa. Egun guztian zehar, gaztelu puzgarriak, ohe elastikoak, zezen mekanikoa, aurpegiak margotzeko tailerra, musika eta txozna izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago