260.000 euro zuzendu ditu Aldundiak Micaela Portilla lanbide eskolara

Erredakzioa 2018ko uzt. 18a, 07:00

Micaela Portilla lanbide eskola Fontechako Orgaz dorrean lan egiten ari da. ALEA

Espezialistak trebatzen dituzte hargintzan, igeltserotza historikoan eta zurajean.

Arabako Foru Aldundiak 260.000 euro zuzendu ditu Micaela Portilla eskolaren jarduera finantzatzeko. Foru erakundeak urtero egiten duen ekarpen bat da, Fontechako Orgaz Kondearen dorrean kokatuta dagoen lantegi eskolan hargintzan, igeltserotza historikoan eta zurajean langile espezializatuak prestatzeko.

Prestakuntzarekin batera, ikasleek zaharberritze lanak egiten dituzte Orgaz Kondearen dorrean eta Añanako Gatz Haranean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago