Zirkua eta musika, larunbatean, Ihuda ibaiaren ertzean

Erredakzioa 2018ko uzt. 13a, 11:19

Dabitxi zirkuak antzerkia eta zirkuaren nahasketa egiten du. / Ibaiuda

Larunbatean, uztailaren 14an, Ibaiuda jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da.

Berantevillako Ibaiuda jaialdiak bosgarren edizioa egingo du larunbatean, uztailaren 14an. Mota askotako musika estiloak, tailerrak eta zirku ikuskizunak topatu ahalko dituzte Berantevillara hurbiltzen direnek, izan ere, publiko ororentzat zuzendutako jaialdia da; kontzertuak herriko plaza eta Ihuda ibaiaren ertzean izango dira, 18:00etan hasita, eta egunsentira arte.

La Omega graffiti tailerra, DJ Mindrus musika animazioa, Musta perkusio tailerra, eta Trakamatraka musika emanaldia izango dira arratsaldeko lehen ordutako protagonistak. Halaber, Emagin elkarteak jaima jarriko du, eta indarkeria sexistarik gabeko gunea zabalduko da. 20:30etik aurrera zirku ikuskizunak eta kontzertuak tartekatuko dira, honako egitarauarekin:

20:30ean, Dabitxi zirkua.

21:30ean Blues Morning Singers musika taldea.

22:30ean Jean Philippe Kikolas zirkua.

23:30ean Noa Voll Damn & The Hell Drink musika taldea.

00:30ean Zig Zag zirkua.

01:30ean MG Banda.

02:30ean Taliban Selektor musika taldea.

Doakoa da jaialdira sarrera, eta gainera aparkalekua prestatu dute, eta txosna izango da ogitartekoak eta edariak eskura izateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago