Schubertaldia zabalduko du gaur Katarina Konradi sopranoak

Erredakzioa 2018ko uzt. 7a, 07:30
Katarina Konradi. ALEA

Katarina Konradi sopranoak eta Roland Vielweg piano-jotzaileak zabalduko dute lau eguneko Schubertaldia, Gaubeako Tuesta eta Bachicaboko elizetan.

Gaubeako Schubertaldia gaur zabalduko dute Katarina Konradi sopranoak eta Roland Vielweg piano-jotzaileak. Kirgistango kantariak Berlinen hasi zuen musika-prestakuntza, 2009. urtean, Julie Kaufmannekin batera. Gaur egun, Wiesbadeneko Operaren konpainiako kidea da. Vielweg, berriz, Alemaniako orkestra zuzendaria eta piano-jotzaile independentea da. Besteak beste, Hagengo eta Hofeko orkestra filarmonikoak zuzendu ditu.

Bigarren emanaldia Casals laukoteak eskainiko du, hari laukote garrantzitsuenetako bat. Orain arte, laukote egoiliarra izan da Koloniako Musikhochschule zentroan, eta eskolak ematen ditu Bartzelonako ESMUC zentroan.

Munduko biolontxelo-jotzaile bakarlari ezagunenetarikoa da hirugarren emanaldikoa. Asier Polo bilbotarrak solista karrera handia egin du zuzendari eta orkestra ospetsuenekin. Une honetan, Forum Musikae Nazioarteko Musika Akademia eta jaialdiko zuzendari artistikoa da. 

Ivan Martin piano-jotzaileak itxiko du jaialdia. Martin musikari bikaina da; Espainiako orkestra guztiekin kolaboratu ohi du eta munduko kontzertu areto nagusietan izan da.  

Lau eguneko 'Schubertaldia'

 

 

Katarina Konradi
etaRoland Vieweg

 

Uztailak 7, larunbata.

20:00etan.

Tuestako elizan.

Errepertorioa: Schubert, Mendelssohn, Brahms eta Fallaren lieder-ak.

 

Casals laukotea 

 

Uztailak 14, larunbata.

20:00etan.

Bachicaboko elizan.

Errepertorioa: Bachen biolontxelorako 1, 3. eta 6. suite-ak.

 

 

 

Asier Polo, biolontxelo jotzailea

 

Uztailak 21, larunbata.

20:00etan.

Bachicaboko elizan.

Errepertorioa: Beethovenen 14/1, 18/1 eta 59/2 kuartetoak.

 

 

 

Ivan Martin, piano-jotzailea

 

Uztailak 28, larunbata.

20:00etan.

Tuestako elizan.

Errepertorioa: Mozarten bi obra eta Frederic Chopinen lau balada.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide