'Gatz Haranaren memoria' ikuskizuna eskainiko dute gesaltzarrek

Erredakzioa 2018ko uzt. 6a, 07:30
Gatz Haranean aurreko urteetan eginiko ikuskizuna. PHOT.OK

Gatzaren Azokaren beste edizio bat antolatu dute Añanako Gatz Harana Fundazioak, Añanako Udalak eta Gatzagak Elkarteak.

Gatzagen historia berreskuratuz, soinu eta argi ikuskizuna eskainiko dute bihar Gesaltza-Añanako Gatz Haranean herritarrek. Urtero antolatzen duten Gatz Azokaren barruan egingo dute antzezpena. Gatz produkzioak hondoa jo zuenean, Añanatik alde egin behar izan zuen gazkin baten bizitza kontatzen du ikuskizunak; Gatz Harana berreskuratzen ari dela jakiten duenean, herrira itzuliko da gazkina, haurtzaroko oroitzapenak eta paisaiak gogoratzeko. Ikuskizuna 22:30ean hasiko da eta ordu eta erdi iraungo du. Sarrerak salgai daude dagoeneko 15 euroan. Jesarlekurik okupatuko ez duten hiru urteko edo gutxiagoko haurrak dohainik sartu ahal izango dira.

Leku-kopurua mugatua da eta sarrerak agortu egiten dira, beraz, sarrera aldez aurretik erostea gomendatzen dute, webgunean (www.vallesalado.com), Gatz Haraneko Bisitarien Gunean, edo Gasteizko Turismo Bulegoan. Sarrerak jasotzeko ordutegia hauxe da: 9:45etik 14:30era eta 15:45etik 19:30era Gatz Haraneko Bisitarien Gunean.

Ikuskizun nagusiaz gainera, 17:00etatik aurrera, artisauen azoka izango da, eta bitartean herrian bisitaldi antzeztuak eskainiko dira. Halaber, Gesaltza fanfarreak giroa alaituko du, eta kirolak maite dituztenentzat gazkin-boloaren modalitatean bola-joko txapelketa egingo dute, 19:00etan bola-tokian. Gainera, 20:00etan barbakoa egingo dute.

Asteburu osoan, Añanako Gatz Haranak bisita gidatuen eskaintza areagotuko du, eskariari aurre egiteko. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide