Pozik agertu da Aldundia AP-1 autobidea doakoa izatearekin

Erredakzioa 2018ko eka. 18a, 16:15
Armiñongo bidesariak desagertuko dira./ Alea

Abendutik aurrera, AP-1 autobidea doakoa izango da Armiñondik Espainiara, eta ordainsaria desagertuko da.

Arabako Foru Aldundiak uste du berri ona dela AP-1 autobidea liberalizatzea: "Milaka arabar izango dira segurtasun eta erosotasun handiagoa emango duen neurriaren onuradunak", esan du Josu Lopez Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak. Ubiernak iragarri duenez, Espainiako Sustapen Ministerioarekin biltzeko eskatuko du "sakon aztertzeko nola eskualdatuko zaion autobidearen Arabako tartea Foru Aldundiari, eta zein jarduera egin beharko diren Armiñongo ordainsari guneak kentzeko eta N-1 autobiarekin lotzeko eta integratzeko”. 

Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Azpiegitura ministroak hedabide batean eginiko elkarrizketa batean iragarri du Araba eta Espainia lotzen dituen AP-1 autobidea erabiltzea doan izango dela abendutik aurrera. Europistas enpresak du azarora arte AP-1 autobidearen kontzesioa zati horretan. Espainiako Gobernuak doakotasunaren froga egin nahi du Armiñonen, eta horrek ematen duen emaitzaren arabera joango da beste autobideetan ere ordainsariak kentzen.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide