Arabako Foru Aldundiak eta Lidl Alemaniako supermerkatu kateak akordio bat egin dute enpresaren logistika zentro berria Iruña Okan kokatzeko. Enpresak 7.259.655 milioi euro ordainduko ditu 111.687 metro koadroko lursail baten jabetza eskuratzeko, Los Llanos poligonoan. Arabako Garapen Agentziak konpromisoa hartu du sektorearen urbanizazio obrak 2019ko azaroaren 14a baino lehenago amaitzeko.