Espainiako Estatuko 2018ko aurrekontuak aurrera ateraz gero 4 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du PPk Garoñan biltegia eraikitzeko. Enresak eraiki eta kudeatuko du azpiegitura, eta Garoñako erreaktoretik atera zuten erradioaktibitate handiko hondakinak bilduko lituzke; egun, hondakinak piszina nagusian gordeta daude. Biltegi berria Garoñako zentralaren inguruan eraikiko dute.