Uribarri Gaubean amaituko da Itzuliaren gaurko etapa

Erredakzioa 2018ko api. 4a, 12:07
Uribarri Gaubean Itzuliaren inguruko prestakizunekin ari dira. Phot.OK

Eguerdiko 14:30ean Araban sartuko da lasterketa. Gaurkoan 184 kilometro egingo dituzte txirrindulariek.

Euskal Herriko Itzuliak hirugarren egunean sartu da gaur. 184 kilometroko etapa izango da gaurkoa, Bermeon (Bizkaia) hasita eta Gaubean bukatuta. Eguerdia pasata aterako dira txirrindulariak kostaldetik, eta bidean hiru mendate igo beharko dituzte.

Eguerdiko 14:30ean Araban sartuko da lasterketa, eta Amurrio zeharkatu ondoren Bizkaira bueltatuko da, Urduñara, hain zuzen. Barrerilla mendatea igo ondoren, Izarratik igaroko da Itzulia. Besteak beste, Kuartango, Gesaltza Añana eta Espejo zeharkatuko ditu, eta Uribarri Gaubean amaituko da. Arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera espero da Itzulia helmugara iristea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide