Santa Katalina lorategi botanikoak natura eta astronomia programa berritu du

Erredakzioa 2018ko mar. 29a, 07:30

Badaiako Santa Katalina lorategiak ateak ireki ditu. PHOT.OK

Trespondeko Santa Katalina lorategi botanikoak lantegi didaktikoen eta kultura ekitaldien programa osatu du.

Programaren edukia berritu da eta proposamen berriak sartu dira, hala nola bisita antzeztuak eta ibilbideak ibilgailu elektrikoz egiteko aukera, mugikortasun urria dutenentzat. Halaber, lantegi didaktiko berriak eskainiko dira, lorategiko tximeletak ezagutzeko, sukaldean fruta eta barazki gordinak prestatzen ikasteko eta yoga familian egiteko. 

Bisita antzeztuak hilaren lehenengo igandean egingo dira, apirilaren 8tik aurrera, eta aukera aparta izango da era desberdin eta erakargarrian ezagutzeko Santa Katalina lorategi botanikoaren sekretu guztiak, lorategiaren historia eta han dauden bost kontinenteetako milaka lore eta landareak. Bisitak arreta handiz diseinatu dira, helduek zein haurrek goza ditzaten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago