Trafikoa moztuko dute N124 errepidean eta errepide horretara A2120 errepidetik sartzeko erreian ere. Berantevilla eta AP68 errepidea lotuko dituen lotunearen gaineko pasabideko habe metalikoak eta kofratua kentzeko moztu beharko dituzte errepideak. Izan ere, lanak zailtasun handiak ditu (15 metro luzera eta bi tonako 20 habe mugitzea), eta ezinbestekoa da trafikoa murriztea.
Lan horiek N124 errepidea hobetzeko eta Berantevillako saihesbide berria eraikitzeko obren barruan sartzen dira Gauez egingo dituzte trafiko gutxiago egoten delako. N124 errepideko trafiko mozketak bi norabideetan izango dira. Printzipioz, mozketak ez dira 15 minutu baino gehiagokoak izango. Horretaz gainera, eta aurreikusitako lanak egiten diren artean, debekatuta dago garraio bereziko ibilgailuak N124 errepideko tarte horretatik ibitzea.