PSEren Langraiz Okako egoitzan alderdiaren kontrako margoketak egin dituzte. Arabako PSEko idazkari nagusi Cristina Gonzalezek erasoa salatu du, sare sozialen bitartez, eta alderdi sozialistaren egoitzaren aurkako erasoa "onartezina" dela adierazi du. Eraso hauek "askotan errepikatzen badira ere", arbuiatzen jarraituko dituztela gaineratu du. "Askatasuna hitzarekin eta erakundeetan defendatu behar da egunero, eta horrelako ekintzek ausardia zein argudio falta adierazten dute".