Omecilloren erriberan zuhaitzen landaketa egin dute Egibideko eta Gobeako ikasleek

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018ko urtarrilaren 29a

Berrehundik gora zuhaitz berri landatu dituzte gaur goizean Gasteizko eta Gaubeako ikasleek Omecillo ibaiaren erriberan, Espejo herriko atseden gunearen eremuan.

Lainoari eta izotzari aurre eginez, hitzordua egin dute gaur, Espejoko Omecillo ibaiaren erriberan, Gasteizko Egibide ikastetxeko gazteek eta Gaubeako Gobea eskolako haurrek. Herriko atseden gunearen eta igerileku naturalaren inguruan, lehen zegoen makaldian, zuhaitz berriak landatu dituzte, ibaiaren erriberak berreskuratzeko asmoz. Tokiko arbolak landatu dituzte bertan, Lantarongo pinazi-pinuaren aleak, arteak, erkametzak, sagarrondoak, ezkiak eta serbalak, besteak beste.

Ingurunea berreskuratzeko asmoa Espejoko Batzar Administratiboaren ekimena izan da, Gaubeako Udalaren laguntzarekin. Diputazioaren Ingurumen sailak ere parte hartu du zuhaitz landaketan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago