Arabako Boilur Beltzaren III. azoka ospatuko da igandean Ribabellosan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018ko urtarrilaren 17a

Ribabellosan ospatuko dute beste behin boilur beltzaren azoka. PHOT.OK

Arabako Boilur Beltzaren III. Azoka ospatuko da Ribabellosan urtarrilaren 21ean. Hitzaldiak, produktuen dastaketak, txakur bidezko boilur-bilaketa, zozketak eta musika izango dira egun osoan. 

Azoka goizeko 10:30ean zabalduko dute, Ribabellosako gizarte etxean, eta hortik aurrera aurten gonbidatu dituzten 40tik gora erakusketarik bisitariak hartuko dituzte. Halaber, boilurrak txakurrekin bilatzeko erakustaldia egingo dute, 12:00etan, eta boilurra sukaldatzeko teknika ezberdinak erakutsiko dituzte.

Musika eta umeentzako jarduerak antolatu dituzte egun osoan zehar.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago