Arabako Kontzejuen Elkarteak jardunaldiak antolatu ditu larunbatean, hilaren 18an, Gasteizko Artium museoan, lurzoruaren eta uraren kudeaketari buruz hitz egiteko, eta bereziki, Arabako haranak ureztatzeko martxan dagoen Barrongo urtegiaren egitasmoaren inguruan hausnarketa egiteko. Goizeko 09:30ean hasiko dira hitzaldiak, eta arratsaldean izango da mahai-ingurua.
Jardunaldietan izango dira gai honetan adituak diren unibertsitate irakasleak (Iñaki Antiguedad, Pedro Arrojo), Arabako Foru Aldundiko ordezkariak (Maria Asuncion Quintana Nekazaritzako zuzendaria eta Eduardo Aginako Nekazaritza diputatua) eta baita beste arloetako lagunak ere (Peio Urrutia botanikaria, Andres Illana Ekologistak Martxan taldeko kidea eta Javier Torre UAGAko lehendakaria).
Goizeko saioan aditu eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute. Arratsaldean, berriz, Barron eta Atiaga herrien artean eraiki nahi duten urtegiaren proiektuari buruz azken hilabeteetan FNCA elkarteak egin duen parte-hartze prozesuaren behin betiko emaitzak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte.
Programa:
9:30 Aurkezpena: ACOA-AKE. Barrongo Urtegirik Ez plataforma.
9:50 "Zer eredu sozioekonomiko zer lurralde-eredurako?". Iñaki Antiguedad, Geologiako doktorea eta Hidrologiako katedraduna UPV/ EHUn.
10:30 "Nekazaritza nekazariekin landa-mundu bizi baterako". Jeromo Aguado, nekazaria, landa-mundu bizirako Rural-Alianza Plataformako kidea.
11:10 Etenaldia.
11:40 "Ura, etorkizunez beteriko nekazaritzarako baliabide beharrezkoa". Javier Torre, UAGAren presidentea.
12:20 "Ura eta landa-garapena klima-aldaketaren ikuspegian". Pedro Arrojo, Zientzia Fisikoetako doktorea Zaragozako Unibertsitatean. Uraren Kultura Berria Fundazioaren sortzailea.
13:00 Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera landa garapenaren oinarri gisa. Maria Asuncion Kintana, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.
13:40 "Arrano beltzaren egoera eta arazoa Arabako Haranetan". Andres Illana, Ekologistak Martxan elkarteko kidea.
Genista eliassennenii Uribe-Echebarria & Urrutia, gure orako bitxi endemiko eta erreletiktikoa
Peio Urrutia, botanikaria.
14:20 Bazkaria.
16:00 "Parte hartzeko prozesuaren ondorioen aurkezpena". Nuria Hernandez-Mora, parte hartzeko prozesuaren koordinatzailea.
16:30 "Ureztatze-proiektuaren analisiaren txosten teknikoaren ondorioen aurkezpena". Julia Martinez, FNCAren zuzendari teknikoa eta UKBFren txosten teknikoaren koordinatzailea.
17:00 Mahai-ingurua parte-hartzaile guztiekin.
18:30 Amaiera. Eduardo Aginako. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatua.