Musika garaikidearekin hitzordua, Bernaola jaialdian

Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 13:49

Mala Kline izango da asteburuan.

Hamabi kontzertu izango dira, bihartik hasita, abenduaren 2ra arte.

Bihar emango diote hasiera Bernaola jaialdiaren XIV. edizioari. Puntako musikari garaikideak bilduko ditu abenduaren 2ra arte.

Hala, hemeretzi kontzertuk osatuko dute egitaraua, eta Artiumen, Jesus Guridi musika eskolan eta Araiako Andra Mari aretoan izango dira. Ikuskizun guztientzako sarrera doakoa izango da; hala ere, beste edizioetan ez bezala, ez da musika ikasleei zuzendutako eskola magistralik egongo.

Egitaraua

Azaroa

4an. 12:30ean, Ensemble Sinkro, Arte Ederren museoan.

9an. 20:30ean, Ara Duo, Jesus Guridi musika eskolan.

11n. 19:30ean, Akusma, Jesus Guridi musika eskolan.

12an. 13:30ean, Ensemble Sinkro, Araiako Andra Mari aretoan.

16an. 20:30ean, Trio Salzedo, Jesus Guridi musika eskolan.

17an. 20:00etan, Mala Kline & Co, Artium museoan. 

18an. 20:00etan, Frederique Cambreling, Artium museoan.

19an. 20:00etan, Enduring Freedom, Artium museoan.

23an. 20:30ean, Alfonso Gomez, Jesus Guridi musika eskolan.

25ean. 19:30ean, Ensemble Sinkro, Jesus Guridi musika eskolan.

30ean. 19:30ean, Guridi Garaikidea, Jesus Guridi musika eskolan.

Abendua

2an. 19:30ean, Ensemble D'arts, Jesus Guridi musika eskolan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago