Arabako babarrun pintoa salgai jarriko dute Añana aldeko nekazariek Pobesen, eta lekalearen produkzio prozesuaren inguruan argazki erakusketa prestatu dute. Dastaketa ere antolatu dute Boilur elkarteko kideek. Halaber, urtero bezala, ganadu azoka eta artisauen postuak izango dira herrian. Juanito Oiarzabal izendatu dute aurtengo pregoilaria.