Euskara ikasteko eta praktikatzeko aukera zabalik dago Añanan

Erredakzioa 2017ko ira. 6a, 15:48

Korrika Añanatik igaro zen aurten.

Martxan dute Añanako Kuadrillan 2017-18ko ikasturtean euskaltegiko taldeetan izena emateko kanpaina.
Euskaltegiko taldeak ez ezik, Mintzalaguna programa ere abian jarri nahi dute.

Euskaltegiko taldeetan edota Mintzalaguna programan izena emateko, Añanako euskara teknikariarekin jarri behar da harremanetan: isabelcalderero@cuadrilladeanana.es helbidean edo 945355089 telefonoan. Izena emateko azken eguna irailak 15 da.

Iaz, Ribabellosan, Langraiz Okan, Kuartangon eta Lantaronen sortu ziren taldeekin batera, aurten Gaubean ere bi talde sortu nahi dituzte ere, hasiera mailako bat eta maila ertaineko beste bat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago