1,1, milioi euro inbertitu eta gero, segurtasun eta erosotasun handiagoa ematen die errepide berria erabiltzen dutenei. Hain justu ere, honako lanak egin dira egokitzapen proiektuan: zorua zabaltzea eta hobetzea, bihurgune itxiak eta sestra aldaketak kentzeko, eta egungo sarrerak berrantolatzea, ikuspen hobeko tokietan kokatzeko.
Errepide berria 2,3 kilometro luze da, bost metro eta erdi zabal, lehengo lau metro eskasekin alderatuta, eta 50 kilometroko abiadura muga orokorra du.
Obrak bukatu badira ere, datozen hilabeteotan ingurumena itxuraberritzeko proiektua gauzatuko da, galtzadaren bazterretan.