Añana Kuadrillako bi herritan jazo dira lapurretak azken egunotan. Zuhatzu Kuartangon, astelehenean konturatu ziren bizilagunak San Pedro elizan bi kanpai falta zirela. Ezkilak lurraren arrasean daude, elizaren ondoan.
Zuhatzu Kuartangotik kilometro eskasera, Morillasen, berriz, asteazkenean jazo zen lapurreta. Eliza mendian dago, eta irailean obrak egiten hasi behar ziren berriz zabaltzeko. Ezkila-dorrera igo ziren lapurrak, eta kanpaiak lurrera bota zituzten, bertatik eramateko.
Añanakoak ez dira kanpairik gabe geratu diren kanpandorre bakarrak. Izan ere, Aiaraldean, Kexaako santutegiko kanpaiak lapurtu zituzten apirilaren 18tik 19ra bitarteko gauean.
Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.