Horien artean, Sobrongo ibilbidea (24,30 kilometro) eta erraz egin daitezkeen Espejo (8,09 kilometro) eta Angostokoak (12,60 kilometro) nabarmendu behar dira. Ezbairik gabe, Arabako ingurunerik ezezagunenetako bat da, mendiko bizikletan ibiltzeko aproposa.
Valderejo-Añana BTT zentroak proposatutako zazpi ibilbideei esker ezagutuko ditugu, besteak beste, Varonako dorretxea, Gesaltza-Añanako gatz harana eta Caicedo-Yusoko aintzira, Cantoblanco mendia, Artzenako mendilerroa, Cantopero, Mota eta Bachicabo mendiak, eta Sobron herriaren ingurunea.
Angosto kanpinean dagoen harrera-lekuan honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte, besteak beste: aldagelak eta dutxak, mekanika-lantegia, botika-kutxa, ur berodun igerilekua, sauna eta taberna-jatetxea. Otsailaren 15etik abenduaren 15era bitartean zabalik dago, astelehenetik igandera, 09:00etatik 21:00etara.