Datorren uztailaren 15ean izango da laugarrenez Ibaiuda jaialdia, Berantevillan. Antzerkia eta musika tartekatzen dituen irabazi-asmorik gabeko jaialdia da, eta publiko guztiari zuzenduta dago.
Hala, laugarren edizio honetan, 40 musikari igaroko dira orotara oholtzatik eta Berantevillako kaleetatik, arratsaldeko 6etatik goizaldera arte. Sarrera doan izango da, eta aparkalekua eta ogitarteko-taberna jarri dituzte bertaratuko direnentzat.
Beranturi Mendi Taldeak eta herriko boluntario talde batek antolatzen dute jaialdia, eta herria animatzeaz gain, aniztasuna sustatzeko asmoa dute, ekintza ludiko eta hezigarrien bitartez.
Egitaraua
18:00 La Omega. Photocall sorkuntza-tailerra
18:30 DJ Mindruss
18:30 Nolo. Musika-txotxongiloa
19:30 Berantevillako musika eskolaren kontzertua
20:00 MC dantza akademiaren erakustaldia
20:30 Tomaccos. Folk amerikarra
21:30 Mireia Miracle. Antzerki-dantza
22:00 Ciudadano 40. Blues, soul eta rock.
23.00 El Gran Rufus. Kale antzerkia
23:30 Capitan Elefante. Kontzertua
00:30 Zig Zag Circo.
01:00 The Gratix. Kontzertua