'Gaube' eta 'Mati' arranoak askatu dituzte Bachicabon

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko ekainaren 29a

Gaube eta Mati, Bachicaboko haitzartean. ALEA

Bi bonelli arranoak askatu dituzte aste honetan, Artzenako mendilerroan, Bachicabon. Gaube eta Mati bataiatu dituzte.

Arabako Foru Aldundiak askatu dituen bi txita horiek Frantziako zentro batean hazitakoak dira, eta 45 eta 50 egun inguru dituzte. Bachicabo haitzarteko leku helezinean habia artifizial batean utzi dituzte. Inguruko hainbat herritarrek parte hartu dute askatze ekitaldian; herritarrek erabaki dute hegaztiak Gaube eta Mati bataiatzea. Azken izen hori berriki, oraintsu, hildako nekazari gazte baten omenez.

Europako LIFE Bonelli proiektuaren harira askatu dira bonelli arranoak. Proiektu horretan parte hartzen du Arabako Foru Aldundiak, eta asmoa du espeziea, gainbeheran dagoena, berpiztea. Mendialdean, Antoñanan, hain zuzen beste bi txita askatu zituzten iragan astean. Bonelli arrranoa espezie mehatxatua da. Europako Bonelli arranoen %80 Iberiar penintsulan daude.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago