Garoñaren kontrako kontzentrazioa deitu du Gaubeako Udalak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko eka. 2a, 15:45

Gaubeatik hiru kilometrora dago Garoña. PHOT.OK

Igandean, ekainaren 4an, kontzentrazioa egingo dute Uribarri Gaubean, 13:00etan, Udalak deituta. Garoña berriro zabaltzeko asmoa salatu nahi dute.

Udaletxearen aurrean egingo dute kontzentrazioa Gaubeako bizilagunek Garoña itxi betiko lemapean. Udalaren osoko bilkurak –soilik PPren kontrako botoekin– Garoña eraistea eskatzen duen mozio bat onartu zuen iragan astean. Testuan gogoratu dute zentral nuklearra udalerritik hiru kilometrora dagoela; halaber, Eusko Jaurlaritzari adierazi diote zentrala eraistea ez dela negoziagarria, eta eskatu diote Garoña behin betiko ixteko, eskura dituen legezko ekinbide guztiak abian jarrita.

Halaber, Gaubeako Udalak konpromisoa hartu du hornidura elektrikoa energia berriztagarriak soilik merkaturatzen dituzten taldeekin kontratatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago